1.800 ausart baino gehiago izan dira interneten nabigatzen zebiltzan hegaluzeak eta hegalaburrak banan-banan harrapatzeko abenturan ibili direnak.
Horietako bat izan bazara, zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!.
Bi hilabetez gogor nabigatu ondoren ikusi ahal izan duzu Eusko Labela duten Hegaluzeak eta Hegalaburrak bilatu eta harrapatzea ahalegin handia eta dedikazioa eskatzen duen lana dela.
Banan-banan eta kanaberaz. Horrela bakarrik ziurta daiteke arrain freskoa, osasungarria eta kalitatezkoa.
Gogora ezazu zure arrandegian aurki ditzakezula.
Duten kalitatezko etiketagatik ezagutuko dituzu, eta nola harrapatu dituzten eta zein portutara eraman dituzten egiaztatu ahal izango duzu.
On egin dizula, eta berriro ere eskerrik asko parte hartzeagatik!